Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2008

Joan den urteko sagardotegiko argazkiak

Hona hemen iazko kurtsoko txangoan ateratako argazki batzuk. Zeraingo Otatza sagardotegian ateratakoak dira. Ikusten duzuenez, primeran pasatu genuen: giro ederrean! Aurten ere horrelaxe ibili nahi baduzu, eman izena lehenbailehen!       

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude Joan den urteko sagardotegiko argazkiak sarreran

SAGARDOTEGIRA TXANGOA Txango zoragarria antolatu dugu datorren martxoaren 1erako. Autobusez egingo dugu eta, lehenengo,  Astigarragako Sagardoetxea museoa bisitatuko dugu.   Ondoren Petritegi sagardotegian bazkalduko dugu. Hau izango da menua: Bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, sagardoa eta ogia. Postrea: gazta, menbrilloa, intxaurrak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude sarreran

  HIRUGARREN MAILA ETA EGA  Aurten berrikuntzak ditugu euskaltegian, izan ere ez da EGA azterketarik egingo; alegia, ez da EGA azterketaren deialdi itxirik egingo. Horren ordez Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluko hirugarren mailako azterketa egingo da, EGAren baliokidea izango dena. Beraz, EGA … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude sarreran