Hilabetekako artxiboa: otsaila 2008

Gasteizen 10etik 1ek baino ez du ondo egiten CACa

Laster azterketak izango dituzte Osakidetzan. EGAko ikasleek ere deialdi irekiko atariko proba egin dute asteburuan. Giro honetan gabiltzala, berri bitxi hau irakurri dugu "karrajua" blogean: "Gasteizen 10etik 1ek baino ez du ondo egiten CACa."  CAC hori Certificado de Aptitud en … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe, umorea | Erantzunak desaktibatuta daude Gasteizen 10etik 1ek baino ez du ondo egiten CACa sarreran

Egunkaria

Duela bost urte itxi zuten Egunkaria. Ondorengo bideoan "Egunkaria"ko langileek orduan gertatutakoa kontatu dute.  

Kategoriak Gure herrietako albisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Egunkaria sarreran

Liburu berriak

Liburu berriak erosi ditugu euskaltegiko liburutegirako. Honakoak dira: Euskal Hiria sutan. Xabier Montoia Sua falta zaigu. Katixa Agirre Umeek gezurra esaten dutenetik. Uxue Apaolaza Markak. Gernika 1937. Bernardo Atxaga Ihes betea. Anjel Lertxundi Euskara jendea. Xamar           Gehienak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Erantzunak desaktibatuta daude Liburu berriak sarreran

Antzerki estreinaldia Elgoibarren

Glu Glu Taldeak 'Ezker eskuma' obra estreinatuko du gaur Elgoibarren, Aizpea Goenagak idatzitako lana. Gehiago irakurri…

Kategoriak Kultur gomendioak | Erantzunak desaktibatuta daude Antzerki estreinaldia Elgoibarren sarreran

Santa Ageda koplak Elgoibarren

Aste honetan ospatu dugu Santa Ageda eguna eta, tradizioari jarraituz, hor ibili dira koplariak santaeskean Elgoibarko baserri eta kaleetan. Horri buruzko informazio zabala aurkituko duzue Ikasbilen eta elgoibarren.net-en.  

Kategoriak Gure herrietako albisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Santa Ageda koplak Elgoibarren sarreran

San Blas opilak egiten Debako euskaltegian

Joan den astean San Blas opilak egin zituzten Debako iluntzeko 1B mailako taldekoek. Asteazkenean orea egin ondoren, ikasle bakoitzak zati bat hartu zuen etxeko labean sartzeko. Eta hurrengo egunean, ostegunean, euskaltegian bertan dastatu zituzten etxetik ekarritako opilak. Ondorengo argazkietan gelako ikasleak eta irakaslea ikus ditzakegu sanblasak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzuna 1

2007-2008 ikasturteko mailak egiaztatzeko deialdien egutegia

Ikasbilen dator berria : 2007-2008 ikasturteko mailak egiaztatzeko deialdiaren egutegia atera du HABEk. 2007-2008 ikasturteko euskara-mailak egiaztatzeko bi deialdi egongo dira. Bi deialdi horiek bideratzeko prozeduraren atal guztien data dago egutegi honetan: marikulaldia, onartuen behin-behineko zerrena, onartuen behin betiko zerrenda, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude 2007-2008 ikasturteko mailak egiaztatzeko deialdien egutegia sarreran

THE KELLY FAMILY Agur Jaunak kantatzen

Azkenaldian denon ahotan dabil The Kelly Family folk talde ezaguna, You Tuben agertutako bideo batean Agur Jaunak kantatzen agertzen direla eta. Horri buruzko albisteak nonahi aurkitu daitezke. Gaurko Berriak ere honako albistea dakar: The Kelly familia nafarra. Eta bideoa ere ikustekoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzuna 1