Gasteizen 10etik 1ek baino ez du ondo egiten CACa

Laster azterketak izango dituzte Osakidetzan. EGAko ikasleek ere deialdi irekiko atariko proba egin dute asteburuan. Giro honetan gabiltzala, berri bitxi hau irakurri dugu "karrajua" blogean: "Gasteizen 10etik 1ek baino ez du ondo egiten CACa."  CAC hori Certificado de Aptitud en Castellano da eta, albisteak dioenez, Gasteizen egindako azterketa batean oso emaitza kaxkarrak atera dituzte gaztelania azterketa batean. Karrajua blogean bertan Wazeman/k-ekoen sketch honi lotura egiten zaio. Guk hemen jarri dugu, ikustea merezi du eta.

azterketaren beraren zenbait alderdi eztabaidagarri gorabehera, bada pentsarazi egin digun hausnarketa aipatutako blogean.

 

 

Makina bat bider pentsatu dut euskarari ez ote dion on egiten hizkuntza minoritarioa izateak eta, ondorioz, dakigula frogatu behar horrek. Esan nahi baita, gaitasuna frogatu (-edo) beharrak hizkuntza lantzera bultzatu gaitu. Ez zaigu nahikoa izan hizkuntza menderatzea hainbat funtzio betetzeko eta, ondorioz, hizkuntza "landu" egin behar izan dugu: gramatikaren inguruko hausnarketak egin behar izan ditugu, idazlanak egin behar izan ditugu 25 urteak bete eta gero, beste euskalkietako lexikoa aztertu behar izan dugu sinonimoak emateko…

 

Zer diozue zuek?

Kategoria: debabe, umorea. Gorde lotura.