Hilabetekako artxiboa: apirila 2008

Euskara sencilloaren manifiestoa

  Elgoibarko Udalak eta herriko euskaltegiek "Euskara sencilloaren manifiestoa" antzerki-emanaldia antolatu dute. Antzezlana datorren ostiralean, apirilak 25, izango da, gaueko 22:00etan, Kultur Etxeko sotoan.   Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek euskara ikastearen gazi-gozoez dihardute antzezlanean eta benetan gomendatzen dizuegu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude Euskara sencilloaren manifiestoa sarreran

Euskara-agiriak konbalidatzeko markoa aurkeztu dute

Azkenean iritsi da konbalidazioa! Gaur bertan aurkeztu dute markoa eta dekretua bera apirilaren 15ean argiratuko dute. Bat baino gehiago poztuko da berri honekin, izan ere, HABEren agiriren bat edukiz gero (1. edo 2. mailakoa), ez du perfila lortzeko azterketa egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude Euskara-agiriak konbalidatzeko markoa aurkeztu dute sarreran

Euskaraz ongi hitz egitea oso erraza da

Umorearen atalera ekarri nahi dugu interneten Karrajua blogean, aurkitu dugun bideo hau. Dirudienez, Bartzelonako Euskal Etxeko lehenengo mailako ikasle-irakasleek egina da eta Euskaltube-n dago. Ea gustatzen zaizuen!  

Kategoriak debabe, umorea | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaraz ongi hitz egitea oso erraza da sarreran

APAIZAC HOBETO bideo emanaldia Mutrikun

Gaur arratsaldeko 7:30ean APAIZAC HOBETO espedizioaren gaineko bideo emanaldi interesgarria izango dugu Mutrikun, Zabiel kultur-etxean. Bertan izango da Jon Maia ere, espedizioan parte hartu eta hari buruzko liburua idatzi zuena. Dudarik gabe, ekintza interesgarria abentura eta bidaiak gustuko dituztenentzat. Gainera, ziur gaude izenburu bitxi horren (Apaizac hobeto) nondik-norakoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur gomendioak | Erantzunak desaktibatuta daude APAIZAC HOBETO bideo emanaldia Mutrikun sarreran

EUSKALTEGIKO LEHIAKETA!

Urtero bezala, aurten ere lehiaketa mundiala antolatu dugu euskaltegian. Honezkero jakingo duzuen bezala, astero hainbat galdera jarriko ditugu gelan taldeka erantzuteko. Bost aste iraungo du lehiaketak eta puntu gehien lortzen duen taldearentzako saria: 80 eurotzar! esan bezala, galderak, argazkiak,… euskaltegian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude EUSKALTEGIKO LEHIAKETA! sarreran