Euskaltegiko lehiaketako irabazleak

Dagoeneko badakigu zein diren bukatu berri deen lehiaketako irabazleak:

Elgoibarren goizeko 1B mailako taldekoak ditugu irabazleak. Lan bikaina egin dute eta, asko saiatuta, 24 puntu lortu dituzte. Deba eta Mutriku herrietako irabazlea, berriz, Debako 2. mailako taldea dugu. Hauek ere gogor saiatu dira eta 25 puntu lortu dituzte. Esan beharra dago Debako beste hiru taldek ere puntu kopuru bera lortu dutela eta azkenean irabazlea zozketa bidez erabaki dela. Dakizuenez, talde irabazleak 80 euroko saria jasoko du. Zorionak denoi eta irabazleok gozatu zuen sariarekin!

Hona hemen saridunak eta ikasleek esandakoak lehiaketari buruz:

Elgoibarko goizeko 1B mailako ikasle batzuk Susana irakaslearekin

"Asko gustatu zaigu. Ez gara aspertu. Probarik zailena Euskal Herriko txokoei buruzkoa izan da eta errazena, berriz, "Galde debalde" izenekoa. Azkena ere, loreei buruzkoa, nahiko erraz egin dugu, taldean loreen gainean dezente dakien bat daukagu eta".

"Sariarekin afaritxo bat egingo dugu elkarte batean"

 Debako 2. mailako ikasle batzuk Itziar irakaslearekin

"Dibertigarria iruditu zaigu. Gauza asko ikasi dugu. Galderei dagokienez, denetik egon da; Euskal Herriko txokoena oso zaila izan da"

"Merienda bat edo afaria egingo dugu sariaren diruarekin" 

Kategoria: debabe. Gorde lotura.