Ikasturte berria DEBABEn

Iraila iristeaz batera, ikasturte berrirako matrikulazioa ere ireki da. Irailaren 26ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. Hona gure aurtengo kanpainako txartela:

 Txartelean dioen moduan, Udal Euskaltegikook ikasle bila gabiltza: 16 urtetik gorakoa baldin bazara, gizona edo emakumea, bertakoa edo atzerritarra, ikaslea, langilea, langabetua edo jubilatua eta… euskara ikasteko gogoa, premia edo borondatea baduzu, agian zu izango zara aurkitu nahi dugun pertsona! 

Irailaren 15ean hasi eta irailaren 26a arte Gipuzkoako 20 herri ezberdinetan izango da "Wanted" 08/09 kanpainaren sheriffa. Beraz, ez harritu zure herrian ondorengo bideokoa bezalako sheriffa ikusten baduzu:

 

 

Kategoria: debabe. Gorde lotura.