Txiste-lehiaketa

Honezkero jakingo duzen bezala, txiste-lehiaketa antolatu dugu euskaltegian. Ondorengoak dira arauak:

1. Banaka edo taldeka har daiteke parte.

2. Hiru txiste aurkez daitezke gehienez.

3. Hiru maila egingo dira:

  • 1A maila
  • 1B maila
  • 2. eta 3. mailak

4. Txisteak idatziz aurkeztu behar dira abenduaren 4a baino lehen.

5. Txisterik onenak aukeratzeko bozketa egingo da euskaltegian, abenduraren 9tik 11rako astean.

6. Maila bakoitzeko irabazleek 20 euroko saria jasoko dute abenduaren 17an.

7. Txisterik onenak euskaltegiko blog honetan jarriko dira.

Beraz, animo eta idatzi txisteak lehenbailehen. Inspirazio bila bazabiltzate, IKASBILen txiste mordoa aurkituko duzue. Esaterako, honako hau:

Astoa salgai

Bi lagun elkartzen dira kalean, eta batak esaten dio besteari:

-Asto bat daukat, eta berak etxeko lan guztiak egiten ditu: gosaria prestatu, garbitu, gosaldu, umeak eskolara eraman, eta abar…

Eta besteak esaten dio:

-A…Bai? Horrelako asto bat eduki behar dut. Salduko al didazu? Ehun mila emango dizut.

-Ez,ez. Ez dago salgai. Horrelako asto bat oso ona da, eta ezin da erraz aurkitu.

-Bai, bai, baina nik behar dut. Berrehun mila emango dizut.

-Ezetz, hain asto ona…

-Beno, azken eskaintza: bostehun mila.

-Beno, beno, zuretzat izango da.

Aste bat pasa ondoren, berriro ere elkartzen dira bi lagunak.

Astoa erosi zuenak, oso haserre, esaten dio besteari:

-Zer demontre saldu zenidan? Asto horrek ez du egiten ezer, dena apurtu eta ostikadak eman bakarrik.

-Bai, bai…horrela hitz egiten baduzu astoari buruz, ez duzu inoiz salduko.

Durangoko Udal Euskaltegitik jasotako txistea, seigarren urratseko Martak eta Ludik idatzia.

Kategoria: debabe. Gorde lotura.