ISLANDIA

Azaroaren 17an  Oscarrek udako oporretan Islandiara egindako bidaiaren berri eman zien taldekideei. Azalpenarekin batera, Islandian ateratako argazkiak ere erakutsi zituen. Islandia oso lurralde berezia da, eta zenbait datu jakingarri eman zituen Oscarrek. Esaterako, 300.000 biztanle ditu Islandiak eta %90 Reikiavik-en bizi dira. Herriak oso sakabanatuta daude eta batetik bestera hiru ordu inguruko bidea dago autoz. Hona hemen argazkietako batzuk:

 

 

Ipar-mendebaldean dagoen herri txiki bat.

Hegoaldean dagoen laku bolkanikoa.

 

 

Iparraldean dagoen glaziarreko zati bat itsasoratzen denean. Izotzak kolore urdina bakarrik islatzen du, beraz, izotzak zenbat eta dentsitate gehiago eduki orduan eta gehiago islatuko da kolore urdina.

 

Eskerrik asko, Oscar, zure argazki zoragarriengatik!

Kategoria: debabe. Gorde lotura.