“Euskara sencilloaren manifestua” antzezlana Deban

 

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, eta euskaltegiaren 25. urteurreneko ekitaldien barruan, antzerki-emanaldia izango dugu Debako Kasinoan, arratsaldeko 7:00etan.

Antzezlanak "Euskara sencilloaren manifestua" du izena,eta bertan, modu barregarrian, euskara-ikasleon penak eta pozak azalduko dizkigute Maskarada taldeko Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek.

Barrez lehertu nahi baduzu, zatoz bihar antzerkia ikustera!

Kategoria: Kultur gomendioak. Gorde lotura.