Hilabetekako artxiboa: otsaila 2009

Euskaltegiaren 25.urteurreneko bazkaria

  Dakizuenez, datorren martxoaren 28an, bazkaria egingo dugu euskaltegiko ikasle eta irakasleok, Elgoibarko Sigma jatetxean. Bertan izango ditugu, gainera, "Bentazaharreko mutiko alaiak" musika-taldekoak, bazkalostea animatzeko. Izena emateko epea zabalik dago oraindik. Animatu, ospakizun ederra izango da eta.

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltegiaren 25.urteurreneko bazkaria sarreran

El Euskaltegi bloga

Euskara ikasle batek oso blog interesgarria jarri du abian. Era guztietako berriak eta loturak aurkituko dituzue bertan, gainera. Animatu eta sartu: El Euskaltegi

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude El Euskaltegi bloga sarreran

San Blas eguna Deban

San Blas egunean, aurten ere, opilak egin dituzte Debako 1B taldekoek. Argazkietan ikus dezakezuen moduan, gustura jardun dute orea egiten. Hurrengo urratsa, labean sartzea, nork bere etxean egin dute. Opil-dastatzearen argazkirik ez dugu, baina, esan digutenez, oso goxoak atera ziren. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude San Blas eguna Deban sarreran

Udal euskaltegien lehiaketa

Urtarrileko lehiaketako irabazlea Arrasateko Udal Euskaltegiko Iñaki Uribe izan da. Otsaileko galdera, berriz, erraz-erraza da: "Zeinek zabaldu du aurtengo txotx denboraldia?". Animatu eta hartu parte, sariak merezi du eta! 

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude Udal euskaltegien lehiaketa sarreran