2009-2010 ikasturtea

  
Amaitu dira oporrak, eta 2009-2010 ikasturte berria ate joka dugu. Aurten ere, maila guztiak emango dira: 1, 2, 3 eta 4. mailak. Horrez gain, ikastaro bereziak ere eskainiko dira: AISA ikastaroa, etorkinentzat; merkatari eta ostalarientzako ikastaroak; gurasoentzako ikastaroak… Klaseak, berriz, goizean, arratsaldean eta gauean izango dira. Horrez gain, autoikaskuntza ere eskainiko da BOGA programaren bidez.
Ikastaroak HABEk eta Mankomunitateko Udalek diruz lagundutakoak dira, eta prezio bereziak daude langabetu, guraso, ikasle eta jubilatuentzat.
Gure euskaltegiak, ikasgelez gain, ordenagailuak, material didaktiko ugari eta liburutegia ere baditu ikasleen eskura.Gainera, eskolez gain, euskaltegian hainbat ekintza antolatzen dira ikasleek euskara erabiltzeko: lehiaketak, kultur ekitaldiak, afariak, irteerak…
Azpimarratzekoa da, gainera, euskaltegietako azterketen bidez, 1, 2, 3 eta 4. mailako agiri ofizialak lor daitezkeela. Agiri horiek Hezkuntza, Osakidetza eta IVAPeko perfilen eta EGAren baliokideak dira.
Informazio eta matrikularako jo euskaltegira, irailaren 25a baino lehen.
Elgoibarren, Nafarroa plazan. Ordutegia: 09:00-13:00 /15:30-19:30. Telfonoa: 943742731. Emaila: elgoi.euskal@udal.gipuzkoa.net.

Deban, Ifar kalean. Ordutegia: 10:00-12:30 /17:00-19:30. Telfonoa: 943-192236. Emaila: debabe.deba@telefonica.net.
Mutrikun, Luardo Etxean. Ordutegia: 09:30-12:30 /17:00-19:30. Telefonoa: 943-603094. Emaila: eusk.mutriku@udal.gipuzkoa.net

Kategoria: debabe. Gorde lotura.