GABONAK, KONTSUMOA ETA KRISIA

Krisia gora eta krisia behera! Besterik ez da aditzen. Gabonetako garaiak iritsi arte. Zein polita! Gabon kantak, elurra, Gabonetako argiak,…  mundu guztiari muxuak eman eta bakoitzari opari bat egiteko gogoa ematen du!

            Urte guztian zehar ari gara entzuten, arrazoi desberdinak direla eta, kontsumo arduratsua egin behar dugula.

            Ingurumena errespetatuz, argien kontsumoa gutxitzeko diote, bonbila berezi batzuk erosiz. Gabonak iristean ordea, herrietako kaleetan ehundaka, milaka bonbila jartzen dituzte.

            Etxeetan, hilabete bukaerara iritsi ezin, eta umeen jolaslekuak, Gabonetan, sabairaino betetzen ditugu opariz, gure kontsumismoaren testigu izan daitezen.

            Hilabete bukaerara iristeko zailtasunak ditugun arren, bizilagunek dutenari inbidiaz begiratzen diogu, eta lehiaketa bat bailitzan, hark baino arropa hobea, telebista eta ordenagailu modernoagoak, auto garestiagoa,…  erosten ditugu mundu guztiak lilura aurpegiarekin begira diezagun. Gu, bitartean, gerria estutuz, eta ia jan ere egiten ez dugula egongo gara.

            Baina Gabonak sasoi oso politak izaten dira inguruko guztiekin poz-pozik egoteko: honi bi muxu eman, hari Zorionak opatu…  opariak egin…  kontsumitu…  kontsumitu…  eta kontsumitu!! …  bildurrik gabe!

            Nik seme-alabarik ez dut, baina hala ere, Erregeak, Olentzero, Papa Noel eta Santa Claus-ekin elkartu, eta inguruko guztiei opariak egingo dizkiet. Gero, bizilagunen Gabonetako jatorduei ahoa lerdez beterik begiratuko badiet ere!

 

            ZORIONAK GUZTIOI, ETA URTE BERRI ON!!

 

 

 

(Kontsumitzaile xume eta txiro bat)

           

Kategoria: Ikasleen idazlanak. Gorde lotura.