EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dugu, eta itxurazkoa izango da aipamentxo bat egitea. Lehenengo eta behin, zorionak eta animo euskara ikasi, irakatsi edota lantzen diharduzuen eta dihardugun guztioi. Horrekin batera, egun honetarako antolatu diren ekintzen artean, aipatu beharra dago Donostian antolatu den Mintzodromoa izeneko ekitaldia. Urruti samar geratzen zaigu, baina bertan egokituz gero, aukera polita da hitz eta pitz euskaraz jarduteko Donostiako Bulevard-ean.

Horrez aparte, Eusko Ikaskuntzaren kanpaina dugu, Kukuxumuxuk diseinatutako kamiseta eta guzti.

 

 

Kategoria: debabe. Gorde lotura.