URAREN KUDEAKETA

 

Ura gizakiak duen baliabiderik funtsezkoenetarikoa da bere biziraupenean. Urik gabe ezin  gara bizi, eta funtsezkoa da bere kudeaketa ahalik eta hoberena izatea. Gaur egun agortzen ari den baliabideetariko bat da, eta premiazkoa da bere kudeaketari duen garrantzia ematea.

            Ura kudeatzeko modu desberdinak daude, eta guztiak izan daitezke onak edo txarrak.

            Udalerri bateko uraren gestioa egiterakoan hamaika gauza hartu behar izaten dira kontutan, baina, bereziki, udalerriko biztanleriari eman behar zaio garrantzia, beren beharrei eta eskubideei.

            Gure udalerriko alkatetzak Ur-Partzuergoari eman nahi dio herriko uraren gestioaren eskumena. Baina, gestio hori nola egingo duen eta Ur-Partzuergoari eskumen osoa emateak zein ondorio ekarriko dituen jakin behar dugu.

            Udalak dio 2005ean Lankidetza Hitzarmen bat sinatu zuela Ur-Partzuergoarekin, eta datorren 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, haiek kudeatuko dituztela gure urak, honako bost printzipio hauen arabera:

·        Iraunarazte printzipioa: gure itsasadarra gehiago tratatzea.

·        Arrazionaltasun ekonomikoa eta gastuak berreskuratzeko printzipioa: ura alferrik ez erabiltzea saihestu behar da, horretarako erabilera arduratsu bat sustatuz. Europako hiritarren modukoak izango gara: "hau kontsumitzen dut, hau ordaintzen dut". Horrela, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera ordaintzen ditugun tasak Bizkaia osoan ordaintzen direnen parekoak izango dira.

·        Arreta eta egokitze printzipioa: ura gure lurraldearen ezaugarrien arabera kudeatu behar dugu. Gure ura iturburukoa da, kalitate onekoa, baina, hori dela eta, akuiferoak kudeatu behar ditugu teknika modernoak erabiliz, eta teknika hauek oso garestiak dira.

·        Ez hondatzearen printzipioa: ibai eta itsasoak ahalik eta gutxien kutsatu behar ditugu.

·        Kudeaketa partaidetuaren printzipioa: ardurak banatu eta gestioa hobetu behar dugu.

            Egia da herri bateko uraren kudeaketa eta gestioak kezka handiak sortzen dituela. Eta gure ustez, udalak pisu hori gainetik kendu besterik ez du egin nahi,uraren kudeaketa Ur-Partzuergoari emanez. Guk, ordea, badakigu eskumen horrek, gerora, kalteak eta galera handia ekarriko dizkigula. Azterketa sakon bat eginez, jakin ere badakigu, Ur-Partzuergoak ez duela uraren kudeaketa batere ona egiten. Besteak beste, ur kantitate handia da, arrazoi bat dela edo bestea dela, erabili gabe galdu egiten dena. Eta hori da, hain zuzen, uraren kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat!  Baina noski, galera horiek eta kudeaketa eskas hori ez da inongo paperetan azaltzen, ez dugu inolako txostenetan irakurriko!!

            Gure udalak Ur-Partzuergoarekin zehazki zein hitzarmen mota sinatu duen jakin beharra dago. Besteak beste, bai baitakigu, Partzuergoari eskumen osoa eman badio, etorkizunean, guk uraren kudeaketa berreskuratu nahi badugu, kudeaketa hori berreskuratzea ia ezinezkoa egingo zaigula, horixe gertatu baitzaie beste hainbat udalerriri.

            Goazen, bada, guztiok Udaletxera, eta exijitu diezaiegun sinatutako Hitzarmen hori erakusteko! Egin diezaiogun aurre arazo honi guztiok batera! Ura, gure eskubidea baita!

Itxaso

Kategoria: debabe, Ikasleen idazlanak. Gorde lotura.