Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2010

“Zehazki” gaztelania-euskara hiztegia Interneten

  Ibon Sarasolaren Zehazki  gaztelania-euskara hiztegia Interneten jarri du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Oso material erabilgarria da, batez ere, idazlanak egiterakoan; izan ere, idazterakoan izaten ditugun era askotako zalantzak argitzeko oso praktikoa baita. Helbide honetan aurkituko duzue: http://ehu.es/ehg/zehazki/

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude “Zehazki” gaztelania-euskara hiztegia Interneten sarreran

SAGARDOTEGIKO AFARIA

Euskaltegiak afaria antolatu du martxoaren 5ean, Añota sagardotegian. Menua: Zezina-tortilla, bakailaua, txuleta, gazta, menbrilloa eta intxaurrak. Kafea ere izango da. Sagardoa, kupeletik. Prezioa: 30€ Joan-etorria autobusean egingo dugu . Animatu eta eman izena otsailaren 18a baino lehen! Sagardoaz eta sagardotegiez gehiago jakiteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude SAGARDOTEGIKO AFARIA sarreran

ZILBORPEAN…APALIK!

Herri sarrerako biribilgunean biltzen gara goizeko zortzietan, eta egun on! labur bat elkarri zuzendu ondoren abiatzen gara eguneroko osteratxoa egitera. Joxan eta Xabi dira nire bidelagunak eta Arno, Xabiren alemaniar artzain txakurra. Olatzeko bailara izaten dugu helburu, eta, elizatxotik harantz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ikasleen idazlanak | Erantzunak desaktibatuta daude ZILBORPEAN…APALIK! sarreran

EGA azterketako 1. deialdia

   EGA azterketako 1. deialdirako matrikula zabalik izango da urtarrilaren 11tik 22ra, biak barne. Argibide gehiagotarako eta matrikula egiteko jo helbide honetara.

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude EGA azterketako 1. deialdia sarreran