Hilabetekako artxiboa: martxoa 2010

“Hitzapasa” jokoa interneten

Telebistako "Pasapalabra" jokoaren antzekoa dugu orain interneten euskaljakintza-koei esker. "Hitzapasa" jarri diote izena joko berriari, eta oso ondo dago euskaraz jolas egin eta ikasteko. Aste Santuko oporrak datozen honetan, beste aukera bat dugu euskaraz gozatzeko eta gure hiztegia aberasteko.

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude “Hitzapasa” jokoa interneten sarreran

AFARIA SAGARDOTEGIAN

Giro bikaina izan genuen joan den ostiralean sagardotegian. Asko lagundu zigun, horretan, Mutrikutik etorritako kantari-bikoteak: ahots eta animo handiz kantuan jarri gintuzten, ia-ia afariaren hasieratik. Afaldu ere bapo afaldu genuen, ohiko eztabaida batzuk gorabehera: bakailaoaren gazi-puntua dela, txuletaren erretze-tamaina dela, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude AFARIA SAGARDOTEGIAN sarreran