AFARIA SAGARDOTEGIAN

Giro bikaina izan genuen joan den ostiralean sagardotegian. Asko lagundu zigun, horretan, Mutrikutik etorritako kantari-bikoteak: ahots eta animo handiz kantuan jarri gintuzten, ia-ia afariaren hasieratik. Afaldu ere bapo afaldu genuen, ohiko eztabaida batzuk gorabehera: bakailaoaren gazi-puntua dela, txuletaren erretze-tamaina dela, sagardoren indar-falta dela… Azkenean, gainera, udal euskaltegien kamiseta ere izan genuen opari.

Hona hemen afarian ateratako argazki batzuk:

  

  

  

Kategoria: debabe. Gorde lotura.