3. eta 4. mailak, A argazkia

Kategoria: debabe. Gorde lotura.

2 erantzun 3. eta 4. mailak, A argazkia-ri

  1. egilea: Joakin

    Azkazalak gorri eta urdin margotu ondoren etzan zara bainuontzian. Eskuek xaboi-apar leunarekin behin eta berriz soina ferekatu eta besarkatzen zaituzten bitartean, uretatik azaleratu gaituzu. Guretzat nahi genuke irri labur eta betazal erdi hertsi horietan nabaritzen dugun gozamena. Zergatik kondenatu ote gaituzue bereizita bizi eta hatzak elkar lotuta inoiz besarkatu ezinera?

  2. egilea: Amaia

    Ama artista da, edo halako zerbait. “Burua txoriz beteta izan du betidanik” esango nuke, “eta fundamentu esakasa etxerako” gaineratuko luke aitak. Kontua da ama beti zerbait egiten ari dela. Ostiral gauetan, Afrikako dantzak ikasten ditu aitarekin. Gaur Bartzelonak irabazi duenez,…zer bururatuko aitari?. Amari behatzazalak margotzea; oso sexy dago, ala?

Iruzkinak itxiak daude.