3. eta 4. mailak, B argazkia

Kategoria: debabe. Gorde lotura.

2 erantzun 3. eta 4. mailak, B argazkia-ri

  1. egilea: Joakin

    Ene arimak arnastu ez dezan lainoen lanbroa hesitu nahi didazue zerua txarrantxa eta burdin puntadun horma erraldoiarekin, baina udazkeneko antzarak karrankaka sumatzen ditudanean hegoalderantz, eurekin egingo dut hegan askatasun epelaren bila. Zerraldo geldituko da nire soina hitz eta hatsik gabe zigor-gela lohi honen etzalekuan, burdinazko atearen morroilo herdoilduari begira…, itsu!

  2. egilea: luardo

    Ba al dago egoera samingarriagorik askatasun falta baino?

    Harresiaren atzetik, hodeiez beteriko zeruak amesteko aukera ematen dit. Zenbat gauza egingo nukeen askatasuna berrezkuratuko banu; zenbat gauza ez nukeen egingo askatasuna ez galtzearren.

    Eta familia? Zer egin dute gurasoek ni bezalako seme bat izateko? Nola konpentsa diezaeket eragin diedan sufrimendu hau?

Iruzkinak itxiak daude.