AZTERKETAK LARUNBATEAN

Dakizuenez, datorren larunbatean hasiko dira lehen deialdiko egiaztatze-probak. Hain zuzen ere,  1., 2. eta 3. mailetako proba idatziak egingo dira larunbatean. Gipuzkoan egin behar duzuenok Donostiako Barriola gelategira joan beharko duzue. Hona hemen ordutegiak:

1. maila:  9:00etan
2. maila: 11:30ean
3. maila: 16:00etan

Informazio zehatz eta zabalagoa www.ikasbil.net atarian aurkituko duzue "Euskara-agiriak" atalean. Esaterako, hor dituzue azterketa egunean kontuan hartu beharreko oharrak

Bestalde, gaur hasi da 4. mailako azterketa egiteko matrikula-epea. Hilaren 20ra arte luzatuko da, eta matrikula egiteko www.habe.euskadi.net atarian ikasleen sarbidera jo behar da.  Lehen esan bezala, informazio zabalagoa Ikasbil-eko Euskara-agiriak atalean duzue.

Animo eta zorte on denoi!

Kategoria: debabe. Gorde lotura.