ARRANTZAREN ETORKIZUNA EUSKAL HERRIAN

Betidanik, Euskal Herriko arrantza sektorea oso garrantzitsua izan da. Arrantza sektorea bi motatako arrantza desberdinetan antolatzen da. Alturako arrantza eta baxurako arrantza. Hemen aztertuko dugun mota baxurakoa izango da.

Euskal kostaldeko herri eta portuetan tradizionalki, baxurako arrantza izan da sektore garrantzitsuenetakoa. Bizkaian Ondarroa, Lekeitio eta Bermeoko portuak, eta Gipuzkoan, Mutriku Getaria eta Hondarribiakoak izan dira punta-puntakoak baxurako arrantzan. Arrantza mota hau, urtean zehar, kanpaina desberdinetan banatzen da, urteko urtaroak bezala:

 – Berdelaren kanpaina, otsailetik apirilera arte.  Kanpaina honek gorakada handia izan du azken urteotan, harrapaketa oso bikainak izan direlako eta komertzializazioa ere asko handitu delako, izoztutako berdelaren esportazioarekin (garapen-bidean dauden herrietara, gehienbat).

 – Antxoaren kanpaina maiatzetik ekainera arte. Hau oso garrantzitsua izan da kostaldeko herrien ekonomiaren garapenerako: itsasgizonentzako, lantegietarako, garraioetarako, kontserbetarako, etab. Baina azkenengo bost urteetan, antxoaren kanpaina debekatuta egon da lehengaiak falta izanagatik. 2010ean kupo oso txiki bat harrapatzen utzi dute. Egoera honek arazo ekonomiko handia suposatu du, bai itsasoko langileentzat bai eta sektoreari lotutako lurreko langileentzat ere; kontserba lantegietan, etab.

 – Hegaluze kanpaina uztailetik urrira arte. Kanpaina hau premia handikoa da, produzitzen duten bolumena eta itsas laneko mugimendua dela eta. Baina azkenengo hiru urteetan hegaluzearen arrantzak huts egin du, harrapaketak asko gutxitu dira eta egoera honek herria pobretzera eraman du.

 – Urritik abendura arte txitxarro kanpaina. Honekin bukatzen dute urtea euskal arrantzaleak.

 Ikusitako guztiaz gain, flota urritzen joan da. Langile autoktonoek ez dute nahi itsasora joan eta horregatik langile inmigrnteak etorri dira baxurako flotan lan egitera.

 Guzti honen ondorioz, baxurako arrantzaren etorkizuna ezeaguna da. Antxoaren eta hegaluzearen kanpainak gutxitu egin dira eta ez dakigu datozen urteetan zer gertatuko den.

Berdelaren eta txitxarroaren kanpainak mantentzen dira, baina ez dira nahikoak urte guztian flota mantentzeko.

 Halaber honek ekarri du, arrantzaren menpe diren sektoreak ( komertzilizatzaileak, kontserba-lantegiak, portuko lantegiak etab.), egoera kritiko batean egotea, bere lanarentzako lehengai nahikoa ez dagoelako.

 Ondorioz, baxurako arrantza sektorea krisian sartu da eta bere etorkizuna ez dago inolaz ere argi.

                                                                                                                      Marian.

Kategoria: Ikasleen idazlanak. Gorde lotura.