Gure herriak ezagutuz

Datozen lau asteetan Gure herriak ezagutuz lehiaketa egingo dugu euskaltegian. Astero-astero bost galdera jarriko ditugu Elgoibar, Deba eta Mutrikuko hainbat leku eta pertsonaiari buruzkoak.  Erantzun-orria barkaka bete ondoren, euskaltegiko kutxan sartu behar da ostegunerako. Asmatzaileen artean saria zozketatuko da. Gure herrietako produktuekin osatutako loteak izango dira sariak.

1. ASTEA

1. Saturrarango kartzelan girotutako pelikula

Espainiako Gerrate Zibilean eta gerraosteko lehenengo urteetan Saturrarango kartzelan preso egondako emakumeek bizitako sufrimendua kontatzen du film honek. Nola du izena pelikulak?

2. Almirantea eta itsasontzi-arkitektoa

Oso gazte hasi zen itsasketan. Ozeano Atlantiko guztian makina bat bidaia egin ondoren, itsas armadan sartu zen pilotu nagusi. Itasketa eta untzigintzari buruzko zenbait lan idatzi zituen. Itsasontzien arkitekturan utzitako arrastoa XVIII. mendean barrena luzatu zen, eta ingelesek eta holandarrek kopiatu egin zituzten bere egiturazko zenbait elementu. Ba al dakizu gure itsasgizonaren izena?

3. Herri-aldizkariak

Nola dute izena Elgoibar, Deba eta Mutrikuko herri-aldizkariek?

a) Elgoibar: BARREN; Deba: Kalaputxi; Mutriku: Berriketan

B) Elgoibar: Eta Kitto; Deba: Kalaputxi; Mutriku: Berriketan

c) Elgoibar: BARREN; Deba: Berriketan; Mutriku: Kalaputxi

4. Elgoibarko baserri famatua


Etxeko ardi-gazta egiten dute. Ordiziako gazta-lehiaketa famtua bi aldiz irabazi dute: 2005ean eta 2007an. Gipuzkoako gazta txapelduna 2007an.

700 ardi inguru dituzte, eta 12.000-13.000 kilo gazta ekoizten urtero. Azken hiru urteotan 20 lehen sari lortu dituzte.

Zein baserriri buruz ari gara?

5. ERROTA

Lasturko bailara toki liluragarria da: natura, etnografia, historia eta paisaia aldetik balio handiko gunea. Bailararen erdigunean San Nikolas auzoa aurkitzen da. Ermita, plaza, errota eta taberna aurki genitzake bertan, besteak beste. Plazaren aurrealdean errota dago. Ondarearen ikuspegitik erlikia bat da.

Nola du izena errotak?

Erantzunak bilatzeko, atari hauetara jo dezakezue, besteak beste:

http://www.debabarrenaturismo.com/

http://www.elgoibar.org

http://www.mutrikukoudala.net/

http://www.deba.net

http://www.geoparkea.com

http://eu.wikipedia.org

Animo eta zorte on!!

Kategoria: debabe. Gorde lotura.