2. ASTEA

1. HISTORIAURREKO IBILBIDEA

Elgoibar eta Soraluze udalerrietako Karakate, Atxolin eta Irukurutzeta mendiek gailurreria berde ikusgarria osatzen dute. Ibilbide horretan aztarnategi garrantzitsuak daude, eta bertan trikuharri eta tumulu ugari aurkitzen dira.

Jose Migel Barandiaran paleontologo eta etnologo bikainak nola deitu zion gailurreria horri?

2. Haitzulo famatua

Debako haitzuloa da, historiaurreko aztarnak dituena. Azkoitiko Munibe Arkeologia Taldeak aurkitu zuen 1983an. Aranzadi Zientzia Elkarteak labar-pinturak aurkitu zituen haitzuloan 1996an; Ekain eta Altxerri haitzuloen ondoren, labar-pinturak dituen Gipuzkoako hirugarren haitzuloa da.

Nola du izena?

3. GARRANTZI HANDIKO KOMENTU-OSPITALEA

Debatik 5 km-ra dago, Mendarorako bidean. 1964ko urtarrilaren 17an monumentu historiko deklaratu zuten. Santiago Bideko erromesentzat garrantzi handiko gunea, eta frantziskotarren bigarren komentua.

Nola du izena?

4. IRULEAREN BEGIRATOKIA


Oso ezaguna da Debako irulearen kondaira. Herrik hurbil, gainera, Irulearen begiratokia izeneko lekua dugu. Bertatik ikusmira ezin ederragoaz gozatzeko aukera dugu. Herriko neska baten eta Frantziako marinel baten arteko maitasun-istorioa kontatzen da narrazioan.

Baina, nola dute izena istorioko maitaleek?

5. MUTRIKUKO IKASGUNE GEOLOGIKOA

Mutrikuko amildegiak, flysch beltzez osatuak, 100 milioi urte baino gehiago duten fosilez beterik daude. Jesus Maria Narváezen urtetako lan eta berreskurapenari esker, fosil bilduma garrantzitsu bat antolatu ahal izan da, eta, orain, erakusgai dago museoan.

Esango al diguzu ikasgunearen izena?

Aurrekoan bezala, erantzunak bilatzeko, honako helbideetara jo dezakezue:

http://www.debabarrenaturismo.com/

http://www.elgoibar.org

http://www.mutrikukoudala.net/

http://www.deba.net

http://www.geoparkea.com

http://eu.wikipedia.org

Kategoria: debabe, Sailkatugabeak. Gorde lotura.