Apraizko araztegira bisita

Asteartean Apraizko araztegira joan ginen Elgoibarko ikasle eta irakasle batzuk. Bisita oso interesgarria izan zen, eta azalpenak guztiz jakingarriak. Nahiz eta momentu batzuetan gaizki pasatu usain txarragatik, bisitak merezi zuela uste dugu.

Hona hemen azalpena: AB izeneko ontzian araztegira iristen den ura dago. AD-n prozesu bitarteko ura. AT izenekoan, berriz, bukaeran araztegitik irteten dena.  Horren ondokoan, izenik ez duenean, kanilako edo txorroko ura dago. Esan zigutenez, ur zikina %80tik gora garbitzea lortzen dute.

Kategoria: debabe. Gorde lotura.