3. ASTEA

1. JAUREGI DOTOREA

XV. mendeko eraikuntza zibila. Etxea eraiki zen garaian, inguru hau Debako herrigunetik kanpo zegoen: zuzenean hondartza zabalera zihoan errebala zen.

2001eko apirilaren 2an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen. Nabarmentzekoa da, eraikinaren barruan, “ispiluen gela” izenez ezagutzen den gunea.

Nola du izena jauregiak?

2. Elgoibarko idazleak


Elgoibarko idazle ospetsu batzuk eta beren idazlanak dituzue ondoren. Jakingo al zenuke lan bakoitza egilearekin lotzen?

Idazleak: Jasone Osoro, Hasier Etxeberria eta Gotzon Garate

  • Mugetan
  • Jara
  • Eulien bazka
  • Euskal atsotitzak
  • Greta
  • Izurri berria

3. Euskara ezagutza


Elebidunak, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz ondo dakitenak, zenbat dira hiru herriotan:

a)    Elgoibar: %76 ; Deba: %61; Mutriku: %86

b)    Elgoibar: %61 ; Deba: %76; Mutriku: %86

c)     Elgoibar: %61; Deba: %86; Mutriku: %76

4. BTT ZENTROA


Egun, Euskadin, 3 BTT Zentro daude, beren paisaia-edertasuna dela-eta, pribilegiatuak diren inguruetan kokatuta daudenak. Bidaiariari Euskal Herria deskubritzeko aukera eskaintzen diote zentro horiek Bizkaiko kostatik Arabako mendialderaino.

Debabarreneko zein herritan dugu zentro hori?

5. Mutrikuko kontserba-lantegiak


Itsasoak mantentzen du, hein batean, Debabarreneko nortasunaren oinarria. Eta, alderantziz ere, eskualdeak itsasoko bitxirik onenak kontserbatzen jakin izan du.

Gure eskualdeko lantegi hauetatik zein dira kontserba-lantegiak?

  • Calogero G. Billante
  • Saint Gerons
  • Zizzo Billante Hnos
  • Yurrita
  • Cometel
  • Zeleta
  • La Mutrikuarra

ERANTZUNAK BILATZEKO NORA JO

http://www.debabarrenaturismo.com/

http://www.elgoibar.org

http://www.mutrikukoudala.net/

http://www.deba.net

http://www.geoparkea.com

http://eu.wikipedia.org

Kategoria: debabe. Gorde lotura.