Hilabetekako artxiboa: iraila 2011

Azken egunak izena emateko udal euskaltegian

Aste honetan ere eman daiteke izena euskaltegian. Beraz, apuntatzeko asmorik baduzu, utzi zalantzak eta zatoz lehenbailehen. Zure zain gaude!

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude Azken egunak izena emateko udal euskaltegian sarreran

2011ko bigarren deialdirako matrikula zabalik

Gaurtik hasita irailaren 22ra arte zabalik dago 2011ko bigarren deialdirako matrikula. Beti bezala, azterketarako izena ematea internet bidez egin behar da, http://www.habe.euskadi.net/ atarian ikasleen sarbidean klik eginez.  Animo eta zorte on!

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude 2011ko bigarren deialdirako matrikula zabalik sarreran

Debako hitzaldi-zikloa gaurtik aurrera

Debako udaleko Euskara-zerbitzuak hitzaldi-ziklo interesgarria antolatu du irailerako. Gaur, irailak 8, arratsaldeko 7:00etan, izango da lehenengo hitzaldia Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorriaga eta Mondragon Unibertsitateko Iñaki Urruzolaren eskutik. Hitzaldi guztiak Kultur Elkartean izango dira. Informazio gehiago hemen

Kategoriak Kultur gomendioak | Erantzunak desaktibatuta daude Debako hitzaldi-zikloa gaurtik aurrera sarreran

HABEren diru-laguntzen deialdia

HABEren euskara-mailak (1., 2., 3. eta 4. mailak) edo horien baliokideak (hizkuntz eskakizunak edo EGA)  gainditu dituzten ikasleentzako diru-laguntza deialdia egin du HABEk. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 5era arte dago zabalik. Informazio gehiago hemen.

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude HABEren diru-laguntzen deialdia sarreran

Ikasturte berria udal euskaltegian

Oporrak amaituta, ikasturte berrirako matrikulaldia zabalik dago Debabe udal euskaltegian. Hilaren 23ra arte egongo da irekita. Izena emateko edota informazioa jasotzeko jo euskaltegietara: Elgoibar: Nafarroa plaza, 2. Tel: 943 742731 Deba: Ifar kalea, 12. Tel: 943 192236 Mutriku: Luardo Etxea. Tel: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak debabe | Erantzunak desaktibatuta daude Ikasturte berria udal euskaltegian sarreran