“Gaurko hitza” bloga

Euskara-ikasle eta irakasleontzat oso blog interesgarria dugu Maite Goñik sortutako Gaurko hitza izenekoa. Egunero hitz bat aukeratu, eta hitz horren definizioa blogean idazten du Maitek. Dagoeneko hiru urte bete ditu ekimenak eta mila hitz baino gehiago daude jasota. Hona hemen  azkenekoak: pert(t)oli, besarkada, omiasaindu, igali… Gainera, hitzak ez ezik, horiekin zer ikusia duten irudiak, bideoak eta abestiak ere aurkituko ditugu blogean.

Kategoria: Kultur gomendioak. Gorde lotura.