LANGABEZIA

Azken urte hauetan langabeziak gora egin duela jakin badakigu. Jada, Gipuzkoan 63.600 pertsona gaude egoera hori pairatzen. Lan egin nahi duen bost  pertsonetatik batek ez duela lanbiderik diote adituek. Langabezia da gure lurraldearen eta ekonomiaren esparruan  arazo nagusia. Horrek horrela jarraitzen badu,  ondorio larriagoak jasango ditugu: gure ekonomia oso ahul agertuko da. Batzuek ez diote oso baikor begiratzen horri eta interbiderik balego, dagoeneko aintzat harturik edukiko genituzkeela diote. Hala ere, ni, horren aurrean, baikor agertzen naiz.

Arazoa gazteon artean larria da: ikasketak bukatu eta lanik gabe gaude asko. Geroz eta makina gehiagok egiten dute guk egin genezakeen lana. Produktibitatea bera, gero eta azkarrago, doala kontuan hartuta: ez dirudi hazkundea horri aurre egiteko gai izango denik. Gainera, hori gutxi balitz, gazteoi, lan eskaintzetan esperientzia altua eskatzen digute; hori lortzeko aukerarik eman gabe.  Enpresa askok praktikak egiteko hartzen gaituzte lanean beste kontratu batekin jarraitzeko aukerarik eman Gabe; horrela, praktikak egiten lauzpabost hilabetez egon ondoren bota egiten gaituzte. Lan egiteko adina ere luzatu dute; horrek, erretiroa atzeratzea ekarri du. Hortaz, lan postu gutxiago edukiko ditugu, eta zaharrek erretiroa hartu arte itxaron beharko dugu. Gainera, ekonomiaren banaketa ez egokiak: langabezia tasa altuagoak dakartza. Horren erruduna administrazio eta banaketa desegokia izanik.

Gure aitona-amanek jasandako langabezia garaiak gureekin konparatzen baditut, aldea nabarmena dela esango nuke. Lehengo garaiak urrun egon arren, ondo gogoratzen ditut amonak kontatzen zizkidan pasarteak.  Lana bilatzera atzerrira joan  beharra izan zenekoak. Euskal Herrian geratzen zirenak: bizitza guztirako lana ziurtatuta zuten. Hala ere, lau pezetekin bizitzen ikasi beharra izaten zuten. Gutxi batzuen esku zegoen eskolan ikasteko aukera. Familia guztia elikatzeko jaki gutxi zuten, eta, dena, ondo banatu eta administratzea garrantzitsua zen. Gure zaharrak: gutxirekin bizi ziren.

Garaiak  asko aldatu dira. Gaur, teknologia oso aurreratua daukagu: makinen munduan bizi gara. Makinekin lehiatu beharra izaten dugu: “makina naizela ere pentsatzen dut batzuetan”. Urteak pasatzen ditugu ikasketak bukatzen lanpostu duin eta on baten esperantzarekin; baina ,gaur, lanpostu gutxi daude hainbeste ikasleontzat. Langabezian egon arren, gastatzen jarraitzen dugu: asko edukitzen ohitu garelako izan liteke. Horrela ez diogu oporretara joateari uko egiten. Lanpostuetan erosotasuna ere bilatzen dugu: gure ikasketekin lotura duen lana nahi dugu.  Nahiago izaten dugu etxetik gertu etxetik kanpo baino. Enpresarioez fidatzen hasiak gara eta batzuetan gure lan-baldintzak oso argi geratzen ez zaizkigun arren, ez gara galdetzen ausartzen.

 Krisi egoera honen aurrean, egitekorik ez bagenuke bezala sentitzen garela uste dut: zer  egin jakin gabe, konponbidea besteen esku egongo  balitz bezala. Gure etorkizuna beste batzuen esku  utzi dugu, beste batzuk gidatuko duten esperantzarekin. Hala ere, “txipa” aldatzeko momentua dela uste dut. Bizkor ibili behar gara, adi, erne etab. Gure Etorkizuna jokoan dugu, eta, guri, horren  guztiaren aurrean erne  eta bizi egotea besterik ez zaigu geratzen.

Kategoria: Ikasleen idazlanak. Gorde lotura.