Nola uztartu lana, etxea eta familia?

Nola lotu etxea, lana eta haurrak? Gaur egungo familia askotan aurkitu dezakegu buruhauste hau. Gure bizimodua aldatzen ari denez, azken urteetan, buruhauste berri hau sortu zaigu.

Ikuspegi desberdinak daude gai honen inguruan. Adibidez, 50 urte baino gehiago duten gizon gehienek, edukitako hezkuntzagatik, uste dute etxera dirua ekartzea nahikoa dela. Gainera, bai etxeko lanak, bai haurrak emakumeen ardura direla uste dute askok.

Bestalde, 50 urtetik beherakoen pentsaera aldatzen ari da. Hau da, emakumeak etxetik kanpo lan egitea aldarrikatu duenetik, gizonak bete behar du emakumeak etxean utzi duen hutsunea.

Honez geroztik, eguneroko eginbeharrei aurre egiteko taldean egin behar dute lan. Batek umeak eskolara eraman, lana, beste batek janaria prestatu, lana, hurrengoak etxea garbitu, lana, albokoak umeak lotaratu, eta abar. Hau buruko mina, hau! Ikusten dugunez, esku dezente behar dira eta gainera esku hauen ordutegia moldatu behar da, ahal den gehien denok ardurak bete ahal izateko.

Nire iritziz, bi alderdi daude aldaketak behar dituztenak. Alde batetik, gizon-emakumeen heziketa berdintasunaren inguruan landu, eta, bestetik, Gobernuak erraztasunak ezartzea lan-giroan berdintasunean oinarritutako lan-banaketa aurrera eramateko.

G.

Kategoria: Ikasleen idazlanak. Gorde lotura.