Hitzokei

Hitzak hartu eta jolas egitea atsegin baduzue, hemen duzue web orri polita: HITZOKEI du izena eta barre ederrak egingo dituzue horko berbak irakurriaz.  Gainera, hitz berriak ere gehitu daitezke. Hona hemen gehitutako azkenak:

  • Aqueructo: Korrozkada bustia.
  • Damasko: Emakume edukatuz beteriko hiria.
  • Baikozia: Europako estatu berria. 2014an bilakatuko da independentea. Lehenago, Ezkozia zuen izena.
  • Bezero: %20ko edo gehiagoko Balio Erantsiaren Zerga ordaintzeko prest dagoen pertsona ero klaseari deitzen zaio.
  • Arreta!: atxioloketak twitterren anagrama politiko-militarrak argitaratzeagatik.
Kategoria: Kultur gomendioak. Gorde lotura.