2. astea

ONDAREA ETA GIZARTEA

 1. ONDAREA

Ondorengo argazkietan gure herrietako hainbat eraikin ageri dira, azalpen labur batzuekin batera. Esango al zenukete zein herritan dauden?

XVI.mendekoa. Monumentu Nazional izendatua. Euskal gotikoaren bitxia. Klaustroa eta elizpe polikromatua nabarmentzekoak dira.

 

Santutegi honetan Ama Birginaren irudi ikusgarria ikus genezake, nabigatzailearen zaindaria. Irudi erromaniko horrek jatorri eta egile ezezagunak ditu.

 

Gipuzkoako arkitektura neoklasikoaren eredurik hoberenetarikoa dugu. Barruan, Francisco Zurbaranen mihise bat ikus daiteke.

 

 

XI.mendeko idatzietan aipatua. Santiago bidearen alboan kokatzen da. Barnean gordetzen du, gainera, Euskal herriko leiho aurre-erromaniko bakarra.

 

Barroko erako dorrea ikusgarria da.  San Bartolomeren irudia dago altare nagusiko erretaulan. Bertan, oso ongi ikus daiteke santuari azala nola kendu zioten.

 

2. ARMARRIAK

Bereiziko al zenituzke Elgoibar, Deba eta Mutrikuko armarriak ondorengoen artean?

3. MUSEOAK ETA ERAIKINAK

Esan zein herritan dauden ondorengo museo eta eraikinak:

Fosil eta mineral bilduma interesgarria aurkituko duzu Mufoni museoan.

 

 

Bentalekua museoak herri honek antzinatik itsasoarekin izan duen harremana azaltzen digu.Erakusketa nagusiki enkantearen inguruan antolatua dago.

 

Makina Erremintaren museoak olagizonak, forjariak eta herri honetako egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hasi zutelako burdinaren industria.

 

Nautilus museoan gure kostaldean jasotako laginen bilduma dago ikusgai. Bailararen historiako sekretu handienak ezagutzeko parada da Nautilus, galtza-barrenak bustitzeko beharrik gabe. Museoko fosilak Jesus M. Narvaez-ek jaso ditu 30 urte luzetan zehar.

Plazaolako errota ondarearen ikuspegitik erlikia bat da: errota bihurtu aurretik, burdinola izan zen.

 

 

4. UDALERRIAK ZIFRATAN

Lotu udal bakoitza dagokion azalera eta biztanleriari

Biztanleak:                 5.029  /   11.360  /   5.420

Azalera (Km²) :         39,1    /     50,3      / 27,7

Deba   

            

Mutriku                

 

 Elgoibar

 

Erantzunak bilatzeko:

www.debabarrenaturismo.com

www.deba.net

www.mutriku.net

www.elgoibar.org

www.debegesa.com

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.