Euskaltegiko lehiaketa: Debabarrena ezagutuz

Aurten ere Debabarrena ezagutuz lehiaketa antolatu dugu euskaltegian. Hurrengo lau asteotan hainbat galdera jarriko ditugu euskaltegiko ohar-taulan eta blog honetan. Astero-astero,  erantzun-orria bete eta euskaltegiko kutxan sartu ondoren, bi sari zozketatuko dira asmatzaileen artean. Animatu eta parte hartu!

1. Astea: Jaiak eta gastronimia

1. Baserriak

  

Hemen duzu Debabarrenan dauden hainbat baserriren zerrenda, baina horietako bakarrak saltzen ditu produktu ekologikoak, zein da?

– Donibane
– Arriola txiki
– Arrasketa
– Txillarre
– Sosola

2- PRODUKTUAK

Zein da Sagarminaga baserriak gehien saltzen duen fruta?

Madariak         Sagarrak         Kiwiak         Laranjak

3- JAIAK

    

Jai hauek kontuan hartuta , zein hiruhilabetetan ospatzen da bakoitza? Ipini dagokion zenbakia.

. Trinitateak
. Itziarko kopraixak               1- Urtarrila- Martxoa
. Debako idi-probak               2- Apirila- Ekaina
. San Blas                                 3- Uztaila- Iraila
. Kalbaixo festak                     4- Urria- Abendua
. Gaztainerre eguna
. Soroen feria
. Elgoibarko folklore jaialdia

4- GOZOGINTZA

 

Denok dakigun bezala, Mendaroko txokolateak aspalditik ari dira gure ahoak gozatzen. Baina, ba al dakizu noiztik ari diren lan honetan?

. 1864
. 1913
. 1850

Erantzunak bilatzeko jo helbide honetara: www.debabarrenaturismo.com

 

Kategoria: debabe. Gorde lotura.