4. ASTEA

1. EUSKAL HERRIKO HIZKERAK ETA AHOZKO ONDAREA

 www.ahotsak.com

Herriz herri egindako grabazio eta bideoak aurkituko dituzu goiko web-orrian. Ez ezazu galdu zeure herriko hizkeran grabatutako hainbat istorio eta gertakizun entzuteko aukera, merezi du-eta!

Zein herriri dagozkio ondoren datozen datuok (Mutriku, Deba ala Elgoibarri).

A. Gipuzkoako ipar-mendebaldeko bazterrean dagoen kostaldeko udalerri mugakidea da, Debabarrenako eskualdean kokatua dagoena. Iparraldean Bizkaiko Golkoa, hegoaldean Mendaro, ekialdean Deba eta mendebaldean Ondarroa, Berriatua eta Markina (Bizkaia) ditu mugakide. Astigarribia, Artzain Erreka, Galdonamendi, Laranga eta Olatz dira auzo nagusiak. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

 

 

 

 

 

 

 

———————————

B. Debabarrenako kostaldeko udalerria da, bertan itsasoratzen da Deba ibaia. Iparraldean Bizkaiko Golkoa, mendebaldean Mutriku eta Mendaro, ekialdean Zestoa eta Zumaia eta hegoaldean Azkoitia ditu mugakide. Herriaren gune nagusia Debako herri-gunea da eta Itziar herria bere gain, Lastur, Itxaspe, Egia, Arriola, Madariaga, Endoia, Arbiskoa eta Elorriaga auzoak hartzen ditu. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

 

 

 

 

 

 

 

———————————-

C. Debabarrena eskualdeko udalerria da, makina erremintaren hiriburua. Hizkerari dagokionez, zailtasunak izan dira beti bertako euskara sailkatzeko. Gehienetan bizkaieraren barruan sailkatu izan da, baina betiere bertako euskararen berezitasunak eta gipuzkeraren eragina azpimarratuz. Koldo Zuazoren azkenengo sailkapenean, berriz, tarteko hizkeratzat hartu izan da, mendebaleko eta erdialdeko hizkeren arteko zubi egiten duena.

 

 

 

 

 

 

 

———————————-

D. Hizlariak: 69; Zintak: 71; Pasarteak: 1.200; 
Transkribatutakoak: 248; Audioak: 130; Bideoak: 208

 

 

 

 

———————————-

E. Hizlariak: 44; Zintak: 56; Pasarteak: 139; 
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 8; Bideoak: 5

 

 

 

 

———————————-

F. Hizlariak: 24; Zintak: 31; Pasarteak: 247; 
Transkribatutakoak: 22; Audioak: 0; Bideoak: 60

 

 

 

 

———————————-

2. Gure herrietako kirolari ospetsuak

Nortzuk dira eta non bizi dira?

A- _____    O- _____

B

 A- _____    I- __________

 C

 

A- ______    R- ________

D

J- _______   E- ___________

E

O- ______   K- __________

F

M- ___________   B- ____________

3. MUSIKA TALDEAK

Gure inguruko musika talde batzuk dituzu hemen. Nongoak dira talde horiek? Zeintzuk dira Mutrikukoak, zeintzuk Debakoak eta zeintzuk Elgoibarkoak?

1. KRAUSSK

2. MOBY DOLLS

3. A SANTO DE QUE

4. LA ELEKTROTXARANGA

5. ARIMA BELTZA

6. STRIKERS

7. SINUOSE

8. MELISSA & THE JACKS

9. BRANKAN

10. LAU MONO

4. ESAERAK ETA ESAPIDEAK

Hona hemen esaera eta esapide batzuk Elgoibarren jasotakoak baina Mutriku eta Deban ere erabiltzen direnak.

 Lotu esapide bakoitza bere esanahiarekin

 

  1. Ahoko zulora  begira egon.
  2. Aidian irabazi.
  3. Ardi galdua bezala ibili.
  4. Arrastua hartu.
  5. Atarialde eskasa eduki.
  6. Aurrian hartuta ibili.
  7. Bazterrak nahasten ibili.
  8. Esperuan egon.
  9. Firin-faran ibili.
  10. Giro ez izan.
  11. Gosia berdindu.
  12. Gozua egon.

 

 

A. Gauzak endredatzen ibili.

B. Gauzak gaizki, oker edo gogor datozenean.

C. Haurdun egon.

D. Hurbil-hurbiletik eta nabarmenki begira egon.

E. Panorama txarra izan.

F. Haserre dagoenarengatik esaten da.

G. Asetuta geratu.

H. Batera eta bestera ibili.

I. Oso erraz irabazi.

J. Beti bakarrik, lagun-koadrilarik gabe ibili.

K. Zerbaiti edo norbaiti antzeman.

L. Pertsona bat ondo ez tratatu.

 

MAKAZAGA, Jesus Mari: Elgoibarko ahozko euskara, Iker-25, Euskaltzaindia, 2010.

http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/75047.pdf

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.