4. mailako ikastaroa Debabe Udal Euskaltegian

Debabe Udal Euskaltegiak 4. mailako ikastaroa eskainiko du aurten ere. Hona hemen ezaugarri nagusiak:

Norentzat da? 

Euskara maila JASOAGOA izan nahi duen edonorentzat eta euskara tresna gisa (LANEAN batez ere) erabili nahi/beharko duenarentzat edo jadanik erabiltzen duenarentzat.

Zer agiri lor daiteke?

4. mailako agiria. Baliokideak ditu IVAPen 4. Hizkuntza Eskakizuna eta C2 agiria.

Nolakoa da ikastaroa?

Bi azpi-ikastaro egin behar ditu ikasleak:

  • Aurrez aurreko ikastaroa: 180 ordu (urria-ekaina). Astean 2,5 orduko bi saio.
  • Proiektua: 15 orduko tutoretza-saio pertsonalizatuak proiektua egiteko.

Prezioa?

  • Matrikula arrunta: 392 €
  • Matrikula berezia langabetuentzat: 214€

Gainera, kurtso bukaeran ere diru-laguntzak, ikasle guztientzat.

Informazio gehiago:

  • Elgoibar: 943 742731    elgoi.euskal@udal.gipuzkoa.net
  • Deba: 943 192236         debabe.deba@telefonica.net
  • Mutriku: 943 603094   eusk.mutriku@uda.gipuzkoa.net

Animo eta eman izena irailaren 26a baino lehen!

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.