Euskaltegiko lehiaketa: ELGOIBAR

1. AKORDEOI TALDEA

Nola deitzen da emakumez osatutako Elgoibarko akordeoi taldea?

2. NOR DA PERTSONAIA HAU?

 

Pedro Migel Urruzuno

1844ko apirilaren 29an Elgoibarren jaio eta 1923ko apirilaren 14an Mendaron hil zen.

Apaiz ikasketak egin ondoren, Lesakan eta Oñan apaiz aritu zen. Gero, Mendarora etorri eta bertan parroko eta agustindar mojen kapilau izan zen.

Garai hartako ia euskal aldizkari guztietan parte hartu zuen: Euskalzale, Euskal Herria, Argia… . Bere lanen artean ezagunena “ ………….ren ipuiak” izeneko ipuin bilduma izan zen, hil ondoren argitaratutakoa. 1925ean Cochem-en “ Meza Santua zer dan” itzuli eta argitaratu zuten.

Herriko euskara erabili zuen, ulerterraza baina aberatsa.

3. NOR DA JATETXE HONETAKO SUKALDARIA?

Belaustegi jatetxea

1999an Elgoibarko Aiastia auzo batean jatetxe bat ireki zuten. Arduraduna Donostiako Urola jatetxean hasi zen lanean eta hortik aurrera bere eskarmentua handituz joan da. Irizarrekin lehenengo, Japonian ondoren eta horrela Valentziako La Oca de Oro jatetxean ere lan egin zuen.

Bere jatetxea zabaldu aurretik Mexiko eta Madrilen bizi izan da, baina azkenean bere sustraietara itzuli eta bere familiakoa izan zen baserria jatetxe bihurtzea erabaki zuen. Oso leku egokia lasaitasuna eta edertasunaren bila bazabiltza.

4. AROSTEGI JAUREGIA

Arostegiko iturri eder hau izen bereko jauregiaren ondoan dugu. Leku paregabea argazki polit batzuk ateratzeko.

aroztegiko iturria (1)

 

 

 

 

 

 

 

Elgoibarko zein auzotan daude Arostegiko jauregia eta iturria?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.