EUSKALTEGIKO LEHIAKETA 2016-2017 IKASTURTEA

DEBARI BURUZKO GALDERAK

  1. LITERATURA

Debako plaza honen izena bat dator, besteak beste, Debako bi familiari buruzko kondaira bana idatzi zuen XIX. mendeko idazlearen abizenarekin.

Plazari ez zioten izena bere omenez jarri, baina bertan dagoen monolitoan bere aurpegia azaltzen da.

Zein dira Debako idazle honen izen-abizenak?

 

2. PERTSONAIA EZAGUNA

 

1901. urtean zenbait bazkiderekin batera lastozko kapelen salerosketarako negozioa sortu zuen Ameriketan, “Mexican American hat company” hain zuzen ere.

Deban bere izena duen eraikin bat dago.

Zein da gure pertsonaia?

 

3. GASTRONOMIA

Zein da Deban egiten den artisau-garagardoaren izena?

 

4. TOKIA

Urtarrilean zehar idi-demak jokatzen dira Debako frontoi batean. Sarrerako ate gainean dioena kontuan hartuta, zein urtetan eraiki zuten?

Kategoria: debabe. Gorde lotura.