ELGOIBARRI BURUZKO GALDERAK

  1. LITERATURA

Aurtengo martxoaren 29an, Hasier Etxeberria, Elgoibarko idazle ezaguna, joan zaigu. Idazle, kazetari eta blogari moduan egindako lanez gain, hainbat saio zuzendu eta aurkeztu ditu Euskal Telebistan, besteak beste literaturari buruzko saio bat.

Nola du izena saio horrek?

  1. MUSIKA

Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du laster, ekainaren 16an, Elgoibarko Kalegoen plazan. Emanaldia berezia izango da musika-talde ezagun batekin batera jardungo dutelako.

Ba al dakizu zein musika-talderi buruz ari garen?

 

  1. GASTRONOMIA

  

1935ean sortu zen. Bergaratik etorri ziren Elgoibarrera Jose eta Maria. Lehenengo, janari-denda bat ireki zuten. 8 seme-alaba izan zituzten. Gure jaiegunak beraien lanegunik gogorrenak izaten dira. Gaur egun beraien produktuak Sigmako industrialdean egiten dira; lehen, berriz, San Bartolome kalean egiten ziren. Legezko bonbak saltzen dituzte.

Nola du izena?

 

  1. PERTSONAIA

1904ko abenduaren 6an Elgoibarren jaio eta 1953an hil zen. Futbolaria izan zen, atezain famatua. Alavesen ekin zion jokatzeari 1930-1931 denboraldian, eta hurrengo hiru denboraldiak Errealean egin zituen. 110 partida jokatu zituen Errealarekin.

Zein dugu elgoibartar futbolari hau?

 

  1. TOKIA

Arriaga-San Antolin auzoan dago dorretxe hau. Rodrigo Ibañez Zabala izan zen haren jabea. Hurrengoak Fernando Zabala eta Maria Lopez de Lasalde senar-emazteak eta beraien hiru seme Juan, Rodrigo eta Lope izan ziren, bertan bizi izan zirenak. Azken seme horrek, Lopek, oso lan handia egin zuen San Frantzisko komentua (1516) eraikitzeko.

Nola du izena dorretxeak?

 

Kategoria: debabe. Gorde lotura.