Argiaren erreinua

  • Liburua: Argiaren erreinua
  • Idazlea: Joseba Lozano
  • Argitaletxea: Alberdania

 

 

 

 

 

Liburu hau oraindik ez dut bukatu, eta, agian, horrela hobe, nobela beltza delako, oso misteriotsua, eta horrela ziur amaierak ez didala ihes egingo.

Liburu honek bi protagonista ditu: Jan Voget, polizia, eta Anna, liburu-denda daukan neska bat. Annak hilketen inguruan hitz egiten duen blog bat dauka.

Pragan hilketa berezi batzuk gertatzen direnean, Anna eta Jan aurkitzen dira bidean. Biek bizitza nahiko gogorra izan dute. Goxatuko al zaie batak bestea ezagutzean? Hiltzailea harrapatuko dute? Ba, ez dakit, baina irrikan nago denboratxo bat atera eta irakurtzen jarraitzeko. Beraz, liburuak kateatu egiten zaitu. Nobela beltza gustuko baduzu, gomendatzen dizut Joseba Lozanoren Argiaren erreinua.

Lorea

Kategoria: Irakurritako liburuen iruzkinak. Gorde lotura.