Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama

  • Liburua: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
  • Egilea: Alain Agirre
  • Argitaletxea: Elkar

Alain Agirreren liburua hau 2016. urtean irabazi zuen Joseba Jaka bekari esker argitaratu da.

Liburua bukatu berria dut, aste honetan hain zuzen ere. Inpresionatuta gelditu naiz, ez bakarrik istorioagatik, hobeto esanda, ez istorioagatik. Zalantzarik gabe, istorioa asko gustatu zait, baina inpresionatuta gelditu naiz istorioa kontatzeko moduagatik. Harrigarria da nola lortzen duen sentimenduak transmititzea.

Uste dut irakurri egin behar dela. Ezin da kontatu zelan sentitu zaren irakurtzerakoan: bizi egin behar da, irakurri egin behar da. Istorioa gogorra dela iruditzen zait. Horregatik gomendatuko nieke irakurtzea sentimenduak erakusteari beldurrik ez diotenei.

Protagonista A da, eta familiako istorioak kontatzen ditu, haurtzaroko oroitzapenak, nerabezaroko garaiak, gaixoaldiko pasadizoak. Dena bere amari kontatzen  dio gutun luze batean. Istorioan ikusten da zer gaizki pasatu zuen protagonistak bere bizitzan, eta berarekin batera zuk ere pasatzen duzu. Alainek lortzen du zuk berarekin batera bere oroitzapenak bizitzea.

Consuelo

 

Kategoria: Irakurritako liburuen iruzkinak. Gorde lotura.