Kategoriaren artxiboa: Kultur gomendioak

Nolako irakurlea zara?

Emaguzu zure irakurle-profilaren berri: Zer liburu ari zara irakurtzen? Zein da irakurri duzun azkena? Liburu-mota berberak irakurtzen al dituzu euskaraz eta erdaraz? Berdin irakurtzen duzu bi hizkuntzetan? Zer lekutan irakurri ohi duzu? Oporretan gehiago irakurtzen al duzu? Nola aukeratzen dituzu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude Nolako irakurlea zara? sarreran

Euskararen eguna Deban

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldiz beteta iritsiko zaigu aurten abenduaren 3a. Dena den, nabarmentzekoak iruditzen zaizkigu Debako udalak antolatu dituenak. Esaterako,  hor dugu Imanol Miner-ek eta Arkaitz Miner musikariak Turismo bulegoko erakusketa gelan, 20:30ean, egingo duten ekitaldia: Nola atera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude Euskararen eguna Deban sarreran

DEBAKO HITZALDI ZIKLOA

Debako udaleko Euskara Sailak,  Modragon Unibertsitearen laguntzarekin, hitzaldi-zikloa antolatu du datozen asteetarako. Gaia euskararen normalizazioa izango da. Lau hitzaldik osatzen dute zikloa. Azken hitzaldia, baina,  hitza, musika eta antzerkia uztartuko dituen saio esperimentala izango da. Ostiraletan izango dira saioak: azaroaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude DEBAKO HITZALDI ZIKLOA sarreran

XABINAITOR antzezlana azaroaren 5ean Elgoibarren

Datorren ostiralean, azaroak 5, arratsaldeko 8:30ean, Gorringo antzerki taldearen Xabinaitor antzezlana ikusteko aukera izango dugu Elgoibarko Herriko Antzokian. Arrakasta handiko lan hau Patxi Gallegoren Pololoak komikian oinarrituta dago, eta bertan Xabinaitor EGA titulua duen heroi bakarraren abenturen berri ematen digute. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude XABINAITOR antzezlana azaroaren 5ean Elgoibarren sarreran

“Euskara sencilloaren manifestua” antzezlana Deban

  Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, eta euskaltegiaren 25. urteurreneko ekitaldien barruan, antzerki-emanaldia izango dugu Debako Kasinoan, arratsaldeko 7:00etan. Antzezlanak "Euskara sencilloaren manifestua" du izena,eta bertan, modu barregarrian, euskara-ikasleon penak eta pozak azalduko dizkigute Maskarada taldeko Mikel Martinez eta Patxo Telleria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude “Euskara sencilloaren manifestua” antzezlana Deban sarreran

Asisko Urmeneta euskaltegian

  Gaur, arratsaldeko 7:30ean, Asisko Urmeneta marrazkilariak hitzaldi interesgarria eskainiko digu Elgoibarko Kultur Etxean. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: "Como aprender a hablar euskara en cuarenta años y un día, fácilmente". Barren aldizkarian egin dioten elkarrizketan zera dio Asiskok: "Hitzaldia bera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude Asisko Urmeneta euskaltegian sarreran

Grönholm metodoa

      Datorren ostiralean, azaroak 7, gaueko 22:15ean, oso antzezlan interesgarria izango dugu Elgoibarko Herriko Antzokian. Merezi du joatea: dibertigarria da eta ulertzeko ere ez du aparteko zailtasunik. Gehiago jakiteko jo GARAko orrira  

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude Grönholm metodoa sarreran

APAIZAC HOBETO bideo emanaldia Mutrikun

Gaur arratsaldeko 7:30ean APAIZAC HOBETO espedizioaren gaineko bideo emanaldi interesgarria izango dugu Mutrikun, Zabiel kultur-etxean. Bertan izango da Jon Maia ere, espedizioan parte hartu eta hari buruzko liburua idatzi zuena. Dudarik gabe, ekintza interesgarria abentura eta bidaiak gustuko dituztenentzat. Gainera, ziur gaude izenburu bitxi horren (Apaizac hobeto) nondik-norakoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude APAIZAC HOBETO bideo emanaldia Mutrikun sarreran

Antzerki estreinaldia Elgoibarren

Glu Glu Taldeak 'Ezker eskuma' obra estreinatuko du gaur Elgoibarren, Aizpea Goenagak idatzitako lana. Gehiago irakurri…

Kategoriak Kultur gomendioak | Iruzkinak desaktibatuta daude Antzerki estreinaldia Elgoibarren sarreran