Honi buruz

Hau WordPress orrialde baten adibidea da, hau zuri edo zure guneari buruzko informazio idazteko edita dezakezu, bisitariak informa daitezen. Nahi beste orrialde edo azpiorrialde sor ditzakezu, eduki guztia WordPress bidez kudeatuz.

Erantzun bat Honi buruz-ri

  1. Otsailaren 19an, osteguna, Hiri Asko Bere Baitan proiektuko argazki-erakusketaren inauguraziora gonbidatu nahi zaituztegugu. Ekitaldia Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan izango da 19:00etik aurrera.

    Argazki-erakusketak, proiektuan zehar garatu dugun eta Bilboko ikuspegi berri bat ematen duen unibertso bisual-soinudun-literarioa biltzen du.

    Gonbidatuta zaude ekitaldira etorri eta gurekin biltzera; ez galdu aukerarik eta zabaldu gonbidapena zure lagunen artean!

    Inauguraziora hurbiltzeko modurik ez, baina argazki-erakusketa ikusi nahiko bazenu, Otsailaren 19tik Martxoak 1ra izango da Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan ikusgai, 18:30etatik 20:30etara.

    ZER DA HIRI ASKO BERE BAITAN?
    Gazteen irabazi asmorik gabeko sorkuntza proiektuak bultzatzen dituen Bilboko Udaleko “Ideiak Martxan” lehiaketan saridun suertatu ostean, apirilean jarri genuen martxan «Hiri asko bere baitan» proiektua Asier Olabarrieta, Aitor Gomez eta Unai Villenak. Ordutik hona etengabean aritu gara lanean, gure irudimenarekin unibertso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta hiriaren ikuspegi berri bat emanez.

    Dagoeneko hiriaskoberebaitan.com blogean Bilboko barruti ezberdinetan oinarritutako zortzi argazki-testu-musika-obra plazaratu ditugu (obrak) eta hauen sorkuntza prozesu eta proiektuaren aurrerapausoak azaldu ere (bitakora).

    Interesa izan lezakeen jende gehiagorengana iritsi nahiko genuke, horregatik euskaltegiak aproposak zaretela iruditzen zaigu. Izan ere, proiektuko obretako testuak labur eta irakurterrazak dira, argazkiekin batera doaz, eta musikarekin nahastuta entzun ahal izateak beste irakurketa bat ahalbidetu eta ikasleentzako erakargarri egin ditzake. Uste dugu testuok euskara ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzeko tresna aproposa izan daitezkeela.

    Hori dela eta, goian aipatutako estekei (proiektua; obrak; bitakora) begirada bat botatzea eskatzen dizuegu, eta interesgarria baderitzozue, proiektua zuen ikasleen artean zabaltzen laguntzea, horretarako dauden modu ugarietakoren bat baliatuz (zuen sare sozialetan haren berri eman edo obraren bat konpartituz, irakasleei informazio hau helaraziz, etab.).

    Ekimena zabaltzeko laguntza oro ongi etorria izango da! Esker mila aldez aurretik eta agur bero bat!

    Harremanetarako telefonoa: 630 58 40 77 (Asier)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*